2025 UZT. 14 - 14:45h Gasteizko Mitika dantzalekua irekiko dute berriro irailean, jabe desberdinekin Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Gasteizko Mitika dantzalekua otsailetik dago itxita, orduan hil baitzen 31 urteko gaztea, ustez, dantzalekuko segurtasun langile batek emandako kolpe ondorioz. Baieztatu dutenez, diskotekak ateak irekiko ditu berriro, baina oraingoan, izen eta jabe berriak izango ditu. Gasteizen dauden beste bi diskoteken jabeak, zehazki Jimmy Jazz eta Kubikekoak, izango dira, irailetik aurrera, dantzalekuaren jabeak. Ekainaren erdialdean Kubik diskotekak bere itxieraren berri eman zuen, beraz, orain, adierazi dutenez, jabeen asmoa Mitika diskotekak Kubiken erreleboa hartzea da. Azaldu dutenez, iraileko lehengo astean berrirekiko dute eta arratsaldeetako planak eta kontzertuak egongo dira gehien bat. Era berean, Dendaraban kokatuta dagoen dantzalekuak, Jimmy Jazzek har ditzakeen baino ekitaldi eta kontzertu txikiagoak hartuko ditu. Jabeek gaineratu dute, diskotekarako sarbidean segurtasun aldaketak egingo dituztela. Hilabete baino gehiago falta da irekierarako baina, arduradunek jakinarazi dute aretoaren egokitzapen lanak dagoeneko hasi direla. Hala ere, hura ekitaldi pribatuetarako alokatzen ari direla azaldu dute, eta horietako batzuk jada egin direla. Gogorarazi beharra dago Mitika dantzalekuan 2023 urtetik udaltzaingoaren 33 esku hartzen izan direla. Gehienak, azaldu dutenez, bezeroen eta sarbideen kontrolaz arduratzen diren langileen arteko eztabaidak eta erasoak izan dira. Azkenekoa otsailean izan zen, eta ordutik itxita egon da. Ezbeharrean inplikatuta egon zen atezaina, preso dago Zaballako espetxean eta epaileak giza hilketa eta hilketa delituak egozten dizkio.