2025 UZT. 18 - 11:45h UEMAk elkarretaratzeak deitu ditu larunbaterako Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia salatzeko Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu egin ditu euskararen aldeko hainbat neurri jasotzen zituen EAEko Udal Legearen artikuluak, eta horren aurrean, UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak) elkarretaratzeak deitu ditu larunbat honetarako, uztailaren 19rako, udaletxeen aurrean, 12:00etan, 'Euskararekin bat' lelopean. Udalei, euskalgintzako eragileei eta herritarrei ere dei egin diete, epai hau salatzera eta euskaldunon eskubideen alde egitera kalera atera daitezen.