2025 UZT. 23 - 11:43h Loiolako kuartelei babes berezia ematen zien epaia baliogabetu du Auzitegi Gorenak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Donostiako Udalak Kuartelen lurretan etxebizitzak eraikitzeko proiektua defendatu izan du. Espainiako Armada, aldiz, aurka agertu izan da. Voxek proiektuaren aurkako helegitea jarri zuen 2021an eta kuartelentzako babesa eskatu, horrela kuartel horiek eraistea eragotzi nahian. EAEko Auzitegi Nagusiak partzialki onartu, eta Loiolako kuartelak ondarearen udal katalogoan sartzea agindu zuen. Epai horren aurka, baina, Donostiako Udalak eta Defentsa Ministerioak kasazio-errekurtso bana aurkeztu zuten Auzitegi Gorenean. Bada, Gorenak orain Loiolako kuartelei babes berezia ematen zien epaia baliogabetu du eta kuartela eraisteko eta etxebizitzak eraikitzeko proiektuak aurrera darrai.