2025 ABU. 19 - 12:19h Bilbo, Donostia eta Gasteizko hiritarrek soldataren erditik gora bideratzen dute alokairura Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR ‘Pisos.com’ higiezinen atariaren arabera, Bilbo, Donostia eta Gasteizko hiritarrek soldata gordinaren %50 baino gehiago bideratu behar dute ohiko alokairura. Donostiarrak dira lan-ordainaren portzentaje handiena bideratu behar dutenak, %77,41. Bilbotarrek berriz, euren soldataren %63,68 igortzen dute etxebizitzaren alokairura, eta Gasteiztarrek %50,64. Hiru hiriak estatuko 10 probintzia-hiriburu garestienen artean daude. Iruñearen kasuan alokairuak %40 suposatzen du.