2025 ABU. 19 - 12:08h Iberiar Penintsulako suteak itzaltzeko laguntza baliatuko dute Hego Euskal Herriko erakundeek Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Gaztela eta Leoneko eta Asturiaseko suteak itzaltzeko laguntza bideratu dute AldundiekBizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako erakundeek profesional eta baliabide tekniko ugari mobilizatu dituzte Gaztela eta Leongo eta Asturiaseko baso-sute larriak itzaltzen laguntzeko. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren kasuan, operatiboaren hasierako aurreikuspena hiru egunekoa da, eta Gaztela eta Leongo iparraldera bidali dute, zehazki, Leongo Boca de Huérgano udalerrira. Era berean, Nafarroak helikoptero bat utzi du Asturiasen suteen aurka borrokatzeko, eta 24 suhiltzaile eta 8 ibilgailu jarri ditu autonomia erkidegoen esku.Bizkaian, Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko 15 kidek osatzen dute kontingentea, eta zortzi ibilgailuko flota mobilizatu dute. Horiekin batera, Mendi Zerbitzuko 10 profesional eta Basalan enpresa publikoko 17 pertsona bildu dira.Bestalde, Gipuzkoak suhiltzaileen bi dotaziorekin lagundu du, guztira 10 suhiltzaile, eta sei ibilgailurekin abiatu dira Gaztela eta Leonera. Gipuzkoako suhiltzaileak Urola, Bidasoa eta Oriako parkeetatik datoz, hain zuzen.Arabako foru-aldundiko sei suhiltzaile boluntario batu dira hedapenera, baso-autobonba astun bat, landa-ponpa astun bat, garraio pertsonalerako 4x4 ibilgailu arin bat eta sei igorgailu eramangarri mobilizatu dira.Langileez eta ibilgailuez gain, aldundiek beste hainbat baliabide mobilizatu dituzte. Hala nola, aireko behaketa- eta laguntza-lanetarako drone bat, esku-tresneria eta sasi-garbiketarako robot bat.