2025 ABU. 25 - 14:04h Global Sumud flotilla Gazako setioa hausteko helburuarekin itsasoratuko da abuztuaren 31an Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Gazarako Mugimendu Globala erakundeak Global Sumud Flotilla izeneko ekimen berria aurkeztu du.Horretan dozenaka itsasontzik ur internazionaletan nabigatuko dute eta 44 herrialde baino gehiagotanmanifestazio jendetsuak egingo dituzte Gazako setioa hausteko helburuarekin. Elkarteak berak azaldu duenez, abuztuaren 31n Global Sumud Flotilla Bartzelonatik itsasoratuko daeuskal ordezkaritzaren parte hartzearekin. Hauei beste portu batzuetako dozenaka itsasontzi batukozaizkie. Aditzera eman dutenez ekimenak helburu argi bat du, Gazara iritsi aurretik setioa hautsi etaitsas korridore bat ireki. Erakundeko kideek azaldu dute Gaza legez kanpoko setiopean egon dela 18 urtez eta nazioartekozuzenbideak askotan dokumentatu eta gaitzetsi duela gaineratu dute. Ildo horretan, nazioartekoerakunde eta gobernuen pasibotasuna kritikatu dute, esanez, neurri epelak hartzen dituztela irudigenozida zuritzeko eta Israelekin dituzten truke eta arma-kontratuak ez dituztela apurtzen jakinarazidute. Ekimena aurkezteko egindako prentsaurrekoan gogora ekarri dute aurreko ekainean antolatu zutenmobilizazio masiboa, Gazarako martxa, non Euskal Herritik setioa hautsi nahian ibili ziren, lurretik,airetik zein itsasotik.