2025 ABU. 26 - 13:25h EH Bildu eta ERC: “Olatu atzerakoiaren aurrean, nazio gehiago eta nazio eraikuntza gehiago” Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Kurtso politiko berriari ekiteko EH Bildu ERCrekin bildu da astelehen honetan Donostiako egoitzan, harremanak sendotu asmoz. Bi indar politikoen ustez, une erabakigarria da hau Euskal Herria eta Kataluniarentzat. Espainiako Estatuak egoera konplexua bizi duela adierazi dute, inflexio puntu batean dagoela, eta erronka berriak dituela aurretik. Ildo horretan, datozen hilabeteetan eman daitezkeen agertokiak aztertu dituzte.