HAMAIKA

Ipar euskal herritarren %66 irakaskuntzan euskara derrigorrezkoa izatearen aldekoak dira

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Eskualdeen eta Herri Solidarioen alderdien federazioak egindako inkesta baten arabera, Ipar Euskal Herrian erakunde, lurralde-antolakuntza eta hizkuntzari dagokionez autonomia gehiagoren aldeko iritziak nagusitzen dira. Zehazki, biztanleriaren erdiak baino gehiagok egiten du horren alde.


Bestalde, hizkuntza gutxituei dagokionez, ikerketan parte hartu duten Ipar Euskal Herriko herritarren %90 baino gehiago haien aitorpenaren alde dago eta %82k euskararen koofizialtasuna nahi du. Ildo horretan, Ipar Euskal Herrian galdetutakoen %66 euskara irakaskuntzan derrigorrezkoa izatearen aldekoak dira. Gainera, gehiengoak uste du hautetsiek udaletan euskaraz hitz egiteko gai izan behar dutela.


Komunitate eta Estatuaren arteko harremanen inguruan iritzi parekoa dute parte hartutakoen Ipar Euskal Herriko herritarrek eta frantsesek, lurraldeek botere gehiago behar dutela uste dute eta gainera, estatua lurralde bakoitzean bizi den errealitatetik urrun dagoela adierazi dute.


Abuztuaren 25ean iragarri zituen Eskualdeen eta Herri Solidarioen alderdien federazioak ikerketak utzitako emaitzak. Ikerketa hau internet bidez eraman da aurrera.