2025 ABU. 26 - 12:10h Ticket Bai derrigorrezkoa izango da Bizkaiko txosnetan 2026tik aurrera Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Igandean Bilboko alkate Juan Maria Aburtok Radio Bilbao hedabidean datorren urtean txosnetan Ticket Bai sistema derrigorrezkoa izango dela adierazi ostean, gauza bera berretsi du astearte honetan Radio Euskadin Antonio Perez Bizkaiko Ogasun zuzendariak. Beste sektore batzuek ez bezala, berezitasunak badituztela nabarmendu du -irabazi-asmorik gabeko entitateak direlako-, baina uste du, Bilbo bezalako tokietan hartzen duten dimentsio ekonomikoa dela eta, Ticket Bai sisteman sartu behar direla