2025 IRA. 01 - 14:18h Arabako foru suhiltzaileek prestakuntzarik gabeko kontratazioak salatu dituzte Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Arabako foru suhiltzaileek ohar batez euren egoeraren berri eman dute. Salatu dutenez, ia 10 urte daramate hitzarmenik gabe, eta zerbitzuaren kudeaketan arazoak daudela azaldu dute. Oharrean adierazi dutenez, aurreko astean suhiltzaile gisa prestakuntzarik ez duen pertsona bat hasi zen lanean, horren arrazoia, zuzendaritzaren esanetan, haien kontratazio zerrendetan Arkauteko akademian ematen den oinarrizko prestakuntza-ikastaroa duen pertsonarik ez egotea izan da. Hala ere, Arabako Foru Suhiltzaileen Batzordeak jakinarazi du duela urte eta erdi baino gehiago dela prestakuntza hori ez zaiela lan-poltsetan dauden kideei eskaini.Gertakariak zehazki Arabako Espejoko parkean eman ziren. Suhiltzaileek adierazi dutenez, parkea minimoetan zegoen, hiru pertsona baino ez zeuden lanean eta haietako batek ez zuen suhiltzaile prestakuntzarik.Prestakuntzarik gabeko pertsona bat kontratatzea arriskutsua dela argi utzi nahi izan dute, ez soilik lankideentzat, baita herritarrentzat ere. Beraz, berriro ez gertatzeko eskatzen dute. Bestalde oinarrizko prestakuntzak duen berezitiko garrantzia azpimarratu dute, horietan suteetan, trafiko-istripuetan, altuerako lanetan, espazio konfinatuetan eta abarretan jarduteko modua lantzen baita.