2025 IRA. 01 - 13:50h Eguraldi txarrak Global Sumud Flotilla Bartzelonara itzultzera behartu du Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Igandean Bartzelonatik itsasoratutako Global Sumud Flotilla itzultzera behartua izan da, eguraldi txarradela eta. Itsaso zakarrak ez die itsasontziei aurrera egiten utzi eta, horrenbestez, Bartzelonakokostaldera itzuli behar izan dute. Hala ere, antolatzaileek adierazi dutenez, eguraldiak laguntzen badu,irailaren 4ean beste portu batzuetatik atera behar ziren itsasontziek Gazako bideari ekitea aurreikustendute.Global Sumud Flotilla igandean itsasoratu zen Bartzelonako portutik eta hainbat euskal ordezkari hanegon ziren. Guztira, 30 itsasontzi atera ziren eta 15-20 egun bitartean Gazara heltzea zen euren asmoa.Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzearekin batera, flotillak itsasoz blokeoa hautsieta laguntza humanitarioa bidaltzeko saiakera egin behar zuen.Flotillan joango zirenei elkartasuna adierazteko dozenaka euskal herritar Bartzelonara hurbildu zirenabuztuaren 31n. Bertan egon zen EH Bilduko legebiltzarkidea Amancay Villalba.