2025 IRA. 02 - 16:14h EH Bilduk eta Podemosek Israel Premiere Tech Espainiako Itzulitik erretiratzeko eskatu dute Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Espainiako Itzulia Euskal Herrian dela aitzakiatzat hartuta, Gure Eskuk euskal ikurrak ateratzeko deia egin du, munduari bere etorkizuna erabaki nahi duen herria dela adierazteko. Bestalde, EH Bilduk eta Euskadiko Podemosek Israel Premiere Tech txirrindulari taldea Espainiako Itzulitik erretiratzeko eskatu dute. Bi alderdien ustez, funtsezkoa da eremu guztietatik presioa egitea, kasu honetan kirol arlotik, Israelek nazioarteko salaketa sentitu dezan. Gernika-Palestinak ere bat egin du salaketarekin.