2025 IRA. 03 - 15:43h Jaizkibelek dio Hondarribiko Udalaren ebazpenak ez duela urratsik ematen berdintasunean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Astelehenean Hondarribiko Alardea ospatuko da. Jaizkibel Konpainiak Udalaren baimenarekin desfilatuko duen bigarren aldia izango da aurtengoa. Dena dela, Konpainiak etsipena adierazi du. Salatu du Udalak aurten kaleratutako ebazpenak ez duela berdintasunaren bidean urratsik ematen, lege baten urraketatik haratago, herritar askori sistematikoki eskubideak ukatzen ari zaizkiola. Hori hala, Jaizkibelen arabera, Aldundiak eta Jaurlaritzak ezin dute beren erantzukizuna saihestu.