HAMAIKA

Chivitek Nafarroan izandako torturak aitortu eta Esparzaren kritika "matxistei" erantzun die

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du asteazken honetan Foru Erregimenaren batzorde parlamentarioan. Bere hitzaldian, alde batetik, Nafarroan tortura eta tratu txar polizialak luze eta zabal erabili zirela aitortu du. Bestetik, UPNko Javier Esparzaren komentarioen kutsu matxista kritikatu du.