2025 IRA. 09 - 10:10h Laba sareak hasiera festa handi batekin ireki ditu ateak Iruñean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Iruñeko Gaztelu Plazako Laba sareak bere ibilbide berriari hasiera eman zion irekiera festa batekin joan den larunbatean, sei hilabetez eraberritze sakona egiteko itxita egon ondoren. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu zituen. Amets Arangurenek, Flakok, Idoia Tapiak eta Oier Zuñigak kantatu egin zuten Estafetako balkoitik. Inagurazio ekitaldiaren ostean, bazkaria eta DJak aritu ziren.