HAMAIKA

Pello Reparaz, ZETAK: "Nola saihestuko du MITOAROAk Palestinan gertatzen ari den genozidioa?"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Aktualitate Solasaldia buelta da berriz ere. Denboraldi berrian, Pello Reparaz ZETAK taldeko abeslaria izan da lehengo gonbidatua eta pasa berri den asteburuan Illunbe egindako MITOAROA II ikuskizuneko hiru emanaldiez, euskararen tokiaz, artea eta politika banatzeaz ala uztartzeaz edota 2026ko ekainean San Mamesen egingo den MITOAROA IIIaz mintzatu da, besteak beste.

Arte eta politikaren arteko dikotomiari dagokionez, baieztatu du "ardura" sentitzen duela. MITOAROA IIn Palestinaren aldeko aldarriak egiteagatik "politikarekin artea zikintzea" leporatu dionari erantzun dio "ez dakiela" zer den "zikinagoa": "Nik ohera joan behar dut (...) Nola saihestuko du MITOAROAk Palestinan gertatzen ari den genozidioa?".