HAMAIKA

Manifestarien eta poliziaren arteko talkak Baionan 'Dena blokeatzeko' mobilizazioan

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Asteazken honetan, goizeko seietatik aurrera, ehunka lagun bildu dira Baionan eta Ipar Euskal Herriko beste hainbat tokitan, ‘Dena blokeatzeko’ izeneko Frantziako protesta egunean. Macronen politiken kontrako mobilizazio egun handira batu dira.
Helburua errepideak eta zentro logistikoetarako sarbideak moztea izan da, Gobernuaren politika ekonomikoa salatzeko eta zerbitzu publikoetarako funts gehiago eskatzeko.