2025 IRA. 12 - 15:15h Gasteizko lorezeinak salatu dute Olarizuko gertaerek gatazkaren konponbidea urrundu dutela Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Gasteizko lorezainek 5.098 sinadura entregatu dituzte udalaren bulego teknikoetan. Horien bitartez, udala gatazkaren konponbidean inplikatzea espero dutela adierazi dute. Era berean, Gasteizko jaietan jasotako babesa eskertu dute, herritarrena eta albokariena, baita Fermin Muguruzak bere kontzertuan helarazitako babesa ere. Udalak azpikontratatutako Enviser enpresako langileek nabarmendu dute greba mugagabearen aldeko babes soziala oso zabala izaten ari dela. Bestalde, salatu dute pasa den asteazkenean Olarizuko zelaietan gertatutakoak behin betiko konponbide bat lortzeko aukera are gehiago zaildu duela.