HAMAIKA

Jon Fano, EHPM: "Nahiko antidemokratikoa da Jaurlaritzak duen jarrera HELarekiko"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Jon Fano Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduko kidea izan da Aktualitate Solasaldian, plataformaren Herri Ekimen Legegileari buruz hizketan. Proposamenak pentsio baxuenei osagarri bat gehitzea du helburu, gutxieneko soldataren zifra berberetara iritsi dadin.

"Ulertezintzat" eta "nahiko antidemokratikotzat" jo du pasa den irailaren 2an Eusko Jaurlaritzak HELaren aurkako iritzia plazaratzea: "Euskal gobernua osatzen duten alderdiak errepikatzen ari dira haientzat demokrazia, herritarren parte-hartzea oso garrantzitsua dela. Orduan, nola da posible ezetz esatea gutxienez tramitea pasatzeari?". 

Era berean, nabarmendu du "faltsuak" direla Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DESB) buruz egindako adierazpenak. Azaldu du diru-laguntza hori jasotzeko baldintzen ondorioz, pentsiodun askorentzat ezinezkoa dela errenta hori jasotzea. Gehitu du diru laguntza hori jasotzeko familia unitatea hartzen dela kontutan, ez pertsona bakoitza, eta ondorioz, hainbat pentsiodun diru laguntza horretatik salbuetsita daudela. 

Halaber, irailaren 20 eta 25 mobilizazioen inguruko xehetasunak ezagutarazi ditu.