2025 IRA. 17 - 15:14h Maderas de Llodio enpresako lehenengo greba egunak “jarraipen osoa” izan du Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Astelehen honetan izan dute lehenengo greba eguna Maderas de Llodio enpresako langileek, Garnica konpaniak egin nahi dituen kaleratzeak eta murrizketak salatzeko. Sindikatuek azaldu dutenez, zuzendaritzak enplegu-erregulazioko espediente baten bidez 39 langile kaleratzeko asmoa duela iragarri du. ELAko negoziazio kolektiboko kide den Iñaki San Andres Marcillak jakinarazi duenez, lehengo greba egunaren jarraipena erabatekoa izan da. Gauzak horrela jarraituz gero, ostegun honetan izango dute Maderas de Llodio enpresako langileek bigarren greba eguna. Goizean elkarretaratzea egingo dute Laudion eta arratsaldean SOS Aiaraldea elkarteak manifestazioa deitu du eskualdeak pairatzen duen desindustrializazioren aurka.