2025 IRA. 17 - 14:52h Seaskak ohartarazi du ez dagoela laguntza nahikorik premia bereziak dituzten ikasleentzako Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Seaskako batzordeak agerraldia egin du Frantziako inklusio politikoak salatzeko. Ipar Euskal Herriko ikastolen elkarteak ohartarazi du gero eta zailtasun handiagoa dagoela hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen inklusioa bermatzeko. Aurreratu dutenez, 159 ikaslek berariazko laguntzak behar dituzte 2025-2026 ikasturtean, baina 29 hezkuntza-laguntzaile espezializatu baino ez dira egongo. Horietako seik beren lanpostuak utziko dituzte eta ez dira ordeztuko, behar ofizial aitortuak dituzten 25 ikasle laguntzarik gabe utziz.