HAMAIKA

Euskalgintzaren Kontseiluak epaileen euskararen aurkako “oldarraldia” salatu du

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Euskalgintzaren Kontseiluak asteazken honetan Donostian egin duen elkarretaratzean salatu du botere judiziala euskara eta hizkuntz-berdintasunaren aldeko politikak etengabe auzitan jartzen ari dela.

Erakundearen arabera, sententziaz sententzia euskararen ofizialtasuna bera "deseraikitzen" ari dira, "gaztelaniaren pribilegioa zalantzan jartzea justiziaren aurkakotzat jotzeraino".