HAMAIKA

Milaka lagun Macronen politiken aurka mobilizatu dira Baionan

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Ostegun honetan, hilaren 18an, Macron Frantziako presidentearen politiken aurkako protesta eguna izan da Ipar Euskal Herrian eta Frantzian.

Goizeko lehen orduetan 50 bat laguneko talde batek Miarritzeko Hôtel du Palaiserako sarbidea aldi baterako blokeatu dute. Baionan, manifestariak 10:30etatik aurrera bildu dira Santa Ursula plazan.