2025 IRA. 18 - 16:05h Pentsiodunek Jaurlaritzari egotzi diote HELa blokeatu izana Gasteizko Legebiltzarrean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Ostegun honetan bildu da Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua Gasteizko Legebiltzarrean, bertan izan baita ikasturte politikoaren lehen osoko bilkura. Elkarretaratzean salatu dute Jaurlaritzak Herri Ekimen Legegilea Legebiltzarrean blokeatu izana, eta eztabaidatzeari zein bozkatzeari uko egin izana. Bestalde, pentsiodunek jakinarazi dute EAJri eta PSEri biltzeko eskaria egin dietela hilaren 25eko osoko bilkuraren aurretik Jaurlaritzaren txostenari lotu ez daitezen eta Legebiltzarrean HELa aintzat hartzearen alde bozka dezaten eskatzeko. Mugimenduak nabarmendu du euren ustez ez dutela “pisuzko argudiorik” HELa blokeatzeko eta lehenbailehen “likidatu” nahi dutela.