HAMAIKA

Hendaian amaitu da Palestinaren aldeko ‘Ibaitik itsasora’ ekimena

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Larunbat honetan amaitu da irailaren 10ean Tuteran hasitako 'Ibaitik Itsasora' martxa solidarioa. Hamaika egunetan, ehunka pertsona Euskal Herrian zehar ibili dira Palestinako herriari babesa adierazten.

Azken etapa Irunen hasi eta itsasoaren aurrean amaitu da, Hendaiako bulebarrean. Erriberatik Lapurdiko kostalderaino eskuz esku garraiatutako mezu sinbolikoan nabarmendu dute Euskal Herriak ez duela Palestina ahazten eta Israelek nazioarteko babesarekin ezarritako apartheid sistema salatu dute.

Ekintza zuzenak izan dira azken etapako protagonista. BDS mugimenduko ekintzaileek ordu erdiz blokeatu zuten Santiago zubia, Irungo mugan, palestinarren genozidioarekiko konplizitatea salatzeko. Geroago, Carrefourren aurrean bildu ziren, Israelekin dituzten harreman komertzialen amaiera eskatzeko.