2025 IRA. 22 - 15:39h Paul Laka: "Txiki eta Otaegi demokrata eta antifaxista ororentzat erreferente dira" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Paul Laka Sortuko Bizkaiko arduradun politikoa izan da eguneko elkarrizketan Hamaikan. Besteak beste, estatus politiko berriari, euskararen aurkako epaiei, estatu indarkeriaren biktimei, eredu polizialari eta herritarren mobilizazioei buruz mintzatu da.Txiki eta Otaegiren rola aldarrikatu du Lakak eta adierazi du PSEk beren biktima izaera aitortu duela, baina euren "erreferentzia antifrankista, askatasunaren aldeko borrokalariena gutxietsi" duela. Aitor Esteban EAJren EBBeko lehendakariaren hitzak ere "tristezia handiz" entzun dituela aitortu du, Lauaxeta eta beste bi ekintzaile hauen arteko "trintxera" irudikatu nahian izan duelako.