2025 IRA. 22 - 16:21h Urriaren 31tik azaroaren 2ra egingo dute gazte feministek aurtengo Baterajotzea Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Bizkaiko gazte feministek antolatutako Baterajotzearen aurkezpena egin dute larunbat honetan. Ekimena urriaren 31tik azaroaren 2ra bitarte egingo da Zaldibarren, eta espazio publikoa hartzeko, kontakizuna, autodefentsa eta konspiraziorako gaitasuna berreskuratzeko tresna" gisa aurkeztu dute Euskal Herriko Gazte Feministek hirugarren Baterajotzea. Gero eta gutxiago falta da ekitaldirako eta gazte feministak apurka-apurka ematen ari dira egitarauaren xehetasunak. Besteak beste, bertso saio musikatuak, tailerrak, hitzaldiak eta kontzertuak antolatu dituzte.