HAMAIKA

Autobus batek Nafarroa eta Gipuzkoa zeharkatuko ditu Mikel Zabalza gogoratzeko

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Azaroaren 26tik abenduaren 14ra bitartean, autobus batek Orbaizeta, Iruñea, Bortziriak, Altza eta Donostia zeharkatuko ditu, 1985ean hil zuten Mikel Zabalza gazte nafarra omentzeko.

Altza, Aezkoa eta Bortzirietako kolektiboek, Torturatuen Sareak, Egiari Zor fundazioak eta DBuseko langileek bultzatutako ekimenak historia herritarrengana hurbildu nahi du, eta 1985ean 'Hemen ez dago gidaririk, non dago?' pankarta autobus batean zintzilikatu zuten lankideen protesta sinbolikoa berreskuratu.