HAMAIKA

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Adunan sexu esplotazioagatik eta sexu eraso saiakeragatik

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Adunako gizon bat atxilotu du Ertzaintzak prostituzioaren bidez sexu esplotazioa egin eta sexu eraso bat egiten saiatzeagatik. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atxilotua prostituzio-etxe bateko arduraduna dela jakinarazi du, eta klubean zegoen langile batek jasandako egoeraren ondorioz ezagutarazi dutela egoera.

Lokaleko arduradunak langileei jartzen zizkien baldintzak “jasanezinak” zirela salatu du biktimak. Atsedenik hartu gabe lan egitera behartzen zituen eta haien borondatearen kontrako zerbitzuak eskaintzera ere. Hori gutxi ez, eta langileak azaldu du behin atxilotua haren aurkako sexu eraso bat egiten saiatu zela. Salaketan, gainera, emakumeak ohartarazi du arduradunak substantzia sorgorgarriak eskaintzen zizkiela bezeroei eta langileei, eta horiek kontsumitzera behartzen zituztela.