2025 IRA. 26 - 16:09h Euskararen aldeko Itun Soziopolitiko berrirako proposamena aurkeztu dute hainbat eragilek Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Gizarteko 113 eragilek bat egin dute Donostian, Batuz Aldatu akordioaren Talde Eragileak euskararen aldeko Itun Soziopolitiko berrirako duen proposamenaren aurkezpen ekitaldian. Euskarari etorkizuna bermatzeko hizkuntza-politiketan egin behar den jauziaren oinarrien berri eman dute: euskararen ezagutza orokortzea, normal erabiltzeko baldintzak sortzea eta estatus-aitortzan aurreraurratsak egitea.