HAMAIKA

18.000 lagun batu dira Donostian, Palestinak aske izateko eskubide osoa duela aldarritzeko

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Genozidioaren erantzuleak epaituak izan daitezela eskatu dute, Israelekin erakunde eta enpresek dituzten harremanak eten ditzatela eta su-etena benetan gauza dadin. Donostian zutabeak antolatu dituzte Amara Plazatik, Saguestik eta Antiguoko tuneletik abiatuta, manifestazioaren hasierako puntuan elkartu direnak. Bulebarrean 12:30etan ekin diote manifestazio jendetsuari. Bukatzean, sindikatu ordezkariek protesta eskakizunak adierazi dituzte, eta Palestinako komunitateko ordezkari bat ere izan da. Talde palestinarraren musikarekin amaitu dute.