HAMAIKA

Iruñean 15.000 pertsona baino gehiagok kaleak hartu dituzte genozidioa salatzeko

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


15.000 pertsona baino gehiagok Iruñeko kaleak hartu dituzte Palestinak pairatzen duen genozidioa salatzeko eguerdian egindako manifestazio jendetsuan.

Lehen ordutik bertatik, languneak, dendak eta zentro publikoak hustu dituzte, Euskal Herrian LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, CGT, Solidari EHNE, eta Hiru sindikatuek deitutako lanuzte orokorraren barruan.