HAMAIKA

Palestinaren alde mobilizatu dira milaka herritar Gasteizen

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Milaka pertsona bildu dira Gasteizen Palestinar herriaren defentsan deitutako mobilizazioetan. Lanuzteak egin dituzte ehunka langilek Araban eta 12.30tan Andra Maria Zuriaren plazan elkartu dira, bertan hasi baita mobilizazio nagusia.
Israelgo estatuaren kontrako oihuak ozen entzun dira hiriburu osoan zehar eta oro har, goizeko mobilizazioa baketsua izan da, nahiz eta goizean goiz hainbat edukiontzi erre dituzten EHUko campusean. Sindikatuek eta hainbat eragilek bat egin dute greba egun honetan eta argi utzi dute genozidioa behingoz amaitu behar dela.