2025 URR. 20 - 18:21h ETAk gaur hamalau urte jakinarazi zuen jarduera armatua behin betiko bukatu zuela Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. ETAk 2011ko urriaren 20an iragarri zuen jarduera armatua behin betiko bukatzea erabaki zuela. Bide berria ireki zuten, garai politiko berria zabalduz. Ondorioek, ordea, gaurdaino diraute. Urte luzez elkarbizitza apurtuta egon da. Gaur egun, ordea, elkarbizitza normalizatua eraikitzen saiatzen ari dira. Dena den, oraindik hamabost erbesteratu, hiru deportatu politiko eta 116 preso daude, salbuespenezko lege eta zigor- eta espetxe-neurriak aplikatzearen ondorioz. ETA desagertu zenetik ia 15 urte igaro ondoren, zigorra betetzen ari direnen gizarteratzearen alde apustua egitea, gizarte humanoago eta kohesionatuago baten alde egitea dela dio Sare euskal preso politikoen eskubideak defendatzen dituen mugimenduak. Hona hemen ETAren ibilbidearen laburpen bat.