HAMAIKA

Aralarko mendilerroa inguratuko lukeen AHTren ibilbide berri bat aztertzen ari dira

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Euskal Y-a’ eta Nafarroaren arteko abiadura handiko trenaren proiektuak polemika sortu du berriro. Jose Antonio Santano Garraio ministroak baieztatu duenez, Espainiako Gobernua Aralar mendigunea zeharkatu gabe EAE eta Nafarroa lotzeko aukera berri bat aztertzen ari da. Aldiz, Stop AHT Zundaketak-ek lau udalei baimena ez emateko exijitu die.