HAMAIKA

Ibilbide gidatua antolatu dute Ispasterreko baserri zahar eta hobeto kontserbatuetatik

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Ispasterren dauden baserri zaharrenetatik eta hobeto kontserbatutakoetatik ibilbide gidatu berria egingo da larunbat honetan. Udalak aurtengo Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatutako ekimena da. Ekintza honi esker, 50 pertsona inguruk euskal baserriaren bilakaera arkitektonikoa ezagutzeko aukera izango dute, bai eta 100 urte baino gehiago dituzten baserri horietan gordetzen diren historia eta bizimodu tradizionalak ere.