2025 URR. 27 - 14:49h CARMEko langileek elkarretaratzea egin dute zazpi langileen kaleratzeak salatzeko Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Gasteizko CARME zentroko langileek elkarretaratzea egin dute zazpi langileren kaleratzea eta zerbitzuaren “zapuztea” salatzeko. ESK sindikatuarekin batera, jakinarazi dute aurrekontu berria aurrera eramanez gero zerbitzuaren kalitatea eta emakumeen segurtasuna arriskuan egongo direla. Zentro honek indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei eta haien familiei ematen die arreta.