2025 URR. 30 - 15:03h Iruñeko Karpa unibertsitarioan emandako talde bortxaketa salatu dute Itaiak eta Saretuk Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. gurean gaur Asteazken honetan Itaiak eta Saretuk elkarretaratzea egin dute NUPeko Liburutegi plazan, Karpa unibertsitarioan gertatutako azken eraso matxista salatzeko. Bertan, lau gizonek emakume bat taldean bortxatu zuten joan den ostiralean eta astearte honetan atxilotu dituzte.Elkarretaratzean, kolektiboek elkartasuna adierazi diote biktimari eta gaitzespen irmoa adierazi dute indarkeria matxistaren aurrean.