HAMAIKA

Xuhar Pazos deklaratzera deitu dute azaroaren 17an

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Xuhar Pazos billabonarrak deklaratuko du Tolosako Justizia Jauregian azaroaren 17an. 2024ko otsailean rtzain batek foam pilota bat jaurti eta gazteak begi bateko ikusmen osoa galdu zuen. Azaroan ertzainak deklaratu zuen eta auzia artxibatu egin zen. Defentsak hala eskatuta, Donostiako Auzitegiak berriz irekitzeko agindua egin du eta Pazos deklaratzera deitu dute. Xuhar Herri Mugimenduak mobilizazio bat antolatuko du Tolosako epaitegiaren kanpoaldean azaroaren 17an goizeko 10:30tan