HAMAIKA

Garnicak 2023an iruzur fiskala egin ote zuen ikertzeko eskatu diote Arabako Foru Aldundiari

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Maderas de Llodioko grebalariek Arabako Foru Aldundiari eskatu diote Garnica enpresak 2023an bederatzi milioi euroko iruzur fiskala egin ote zuen aztertzeko. Ostegun honetan bildu dira aldundiko ordezkari politikoak eta Maderas de Llodioko grebalarien ordezkariak. Bertan, beharginek jakinarazi dute enpresaren 2023ko kontuetan bederatzi milioi euroko desfasea ageri dela bi dokumentazio desberdinetan. Azaldu dutenez, merkataritza erregistroan Garnicak 13 milioi euroko negozio kopurua jaso du, baina, espedientearen azalpen memorian 22 milioi euro agertzen direla salatu dute.