HAMAIKA
Elkarrizketa

Oihana Lopetegi, LAB: "Langileriaren artean arrakalak ikaragarri ari dira handitzen"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Oihana Lopetegi LABeko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko arduraduna izan da Hamaikako platoan, gutxieneko soldata propioaren, negoziazioaren estatalizazioaren, langileriaren bizi baldintzen eta LABen ekintza sindikaleko ildo nagusiei buruz hizketan.
Langileriaren bizi baldintzei erreparatuz, Lopetegik bi arlo "kezkagarri" antzeman dituztela adierazi du. Alde batetik, zerbitzu publikoen pribatizaziorako "bilakaera" eta, bestetik, soldaten okerrerako joera. Izan ere, Kontsumo Prezioen Indizearen (KPIaren) azpitik igo direla beieztatu du Lopetegik eta. honek erosahalmenaren galera ekarri duela. Baina ez hori bakarrik; arrakalak ere aregotuz joan omen dira, bai sektore prekarioenen artean, baita jatorriaren edo adinaren arabera ere, besteak beste.