2025 AZA. 14 - 10:56h Sorzabalek bere tortura kasua berriro irekitzeko eskatu du Espainiako Auzitegi Nazionalean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. gurean gaur Iratxe Sorzabal euskal presoak Guardia Zibilak 2001ean egindako torturen kasua berriz irekitzeko eskatzea erabaki du, Espainiako Auzitegi Nazionalak pairatutako “tratu gizagabea” onartu ostean. Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak salaketa berriz ireki behar dela defendatu du. Espainiako epaitegietara joko dute lehenik, eta horiek urratsik eman ezean, nazioarteko bideari ekingo dio Behatokiak.