Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. 2025 AZA. 15 - 20:15h Euskal Selekzioa-Palestina partida, zuzenean Euskal Selekzioak eta Palestinako Selekzioak hitzordu historikoa jokatuko dute gaur San Mamesen arratsaldeko 20:30ean hasita. NAIZ irratiko atarikoa 20.15ean hasiko da, Ion Garateren gidaritzapean eta Iker Gurrutxagaren eta Aitor Arregiren iruzkinekin. Halaber, Hamaika Telebistaren eta NAIZen arteko elkarlanari esker, ikus-entzuleek partidua naiz.eus atarian ikusteko aukera izango dute, NAIZ irratiko kontakizunarekin Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko eta Israel gauzatzen ari den genozidioaren salaketa egiteko aukera izango da. Bi aldarrikapen horiek uztartuko dira, eta euskal jendartearen erantzuna bikaina izan da: 700 sarrera baino gutxiago gelditzen dira. San Mames, beraz, beteko da; eta, Mikel Labakak, Euskal Selekzioko bigarren teknikariak, ofizialtasuna lortzeko bide-orria azaldu du NAIZ irratian: «Garbi dagoena da, honek aurrera egingo badu, garrantzitsuena herriak eskatzea da, herriak bultzatzea, herria presente egotea eta esatea, era guztietara, gure herriak kiroleko mapa horretan ordezkatua izan behar duela».