HAMAIKA

Hasi da Askabide klinikaren aurrean protesta egin zuten 21 antiabortisten aurkako epaiketa

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Astelehen honetan hasi da Gasteizko Askabide klinikaren aurrean elkarretaratutako 21 pertsonen kontrako epaiketa. Gertakariak duela hiru urte gauzatu zituzten; zenbait antiabortistek protestak egin zituzten klinika aurrean eta horrenbestez epailearen aurrean deklaratu behar dute.
Asteleheneko saioan lekukoek hartu dute hitza. Biktimek, Askabide klinikako zuzendariak eta langile ohi batek jazarri egin zituztela salatu dute. Mezu gogorrak eta egoera “deserosoak” bizi izan zituztela gaineratu dute. Are gehiago, emakume batek klinikaren aurrean prostestan zeudenen erruz Askabidera joateari utzi ziola azaldu du.