HAMAIKA

Xuhar Pazos billabonatarrak Tolosako epaitegian deklaratu du

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


2024ko inauterietan izandako istiluetan Ertzaintzaren foam jaurtigai batek jota zauri larriak eragin zizkion gazteak deklaratu du Tolosako epaitegian. Aiert Larrarte abokatuaren ustez, Xuhar Pazos inauterietan zertan ari zen argitu baino gehiago, Ertzaintzak legea bete ote zuen ikertu behar da. Behin deklarazioa hartuta, epaiketa batera iristea da helburua. Horretarako, irudi berriak proposatu dituzte eta beste lekuko batzuek ere deklaratu beharko luketela uste dute.