2025 AZA. 19 - 17:41h Durangoko Azokak berrikuntzak izango ditu aurten, gaueko programazia berreskuratuko du Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Maite de Felipe Suso Durangoko Azokak asteazken honetan aurkeztu du jaialdiaren egitaraua. Abenduaren 5etik 8ra, Landako gunean 285 erakusmahai izango dira eta horietan 1026 kultur berrikuntza egongo dira salgai, tartean liburuak, musika ekoizpenak, aldizkariak eta audioliburuak. Durangoko Azokaren edizio honetan, gainera, bi gune berri egongo dira: Berbagailua, podcasten plaza izango dena eta Atartea, arte ederrena.