2025 AZA. 19 - 15:16h Kalean bizi direnentzat harreragune berria zabalduko du Gasteizko Udalak Zaramagan Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Maite de Felipe Suso Kalean bizi diren lagunentzat harreragune berri bat zabalduko dute Gasteizko Zaramaga auzoan. Udalak jakinarazi du neguan, behin behinean, eskuragarri egotea aurreikusten dutela. Hala, oinarrizko egokitzapenak egin ostean, espazioak 24 plaza berri eskainiko ditu. Hauek aurretik zeuden 40 tokiei gehituko zaizkie. Azaldu dutenez, zerbitzua tenperatura baxuak, elurra edo bestelako eguraldi txarra ematen denean aktibatuko dute.