2025 AZA. 21 - 15:14h STEM lanbideetan emakumeen presentzia areagotzea bilatzen dute jardunaldiek Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Gaizka Leitza EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako 700 ikasle baino gehiagok parte hartu dute STEM Sarek antolatu dituen jardunaldietan. Azaroaren 10ean hasi eta 27ra arte luzatuko diren saio hauetan, ikasle eta STEM sektoreko profesionalen artean topaketak antolatu dituzte, talentu zientifiko-teknologikoa erakartzeko helburuarekin.