2025 AZA. 24 - 18:31h Euskal Herriaren “nortasun nazionala eta subiranotasuna” aldarrikatu ditu EH Bilduk Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. Maite de Felipe Suso Larunbat arratsaldean, hilak 22, 30.000 pertsona inguruk Bilboko kaleak hartu dituzte Euskal Herriaren “nortasun nazionala eta subiranotasuna” aldarrikatzeko. EH Bilduk deitu du manifestazioa ‘Euskal Herria askatasun haizea’ lelopean. La Casillatik abiatu da mobilizazioa, eta udaletxean amaitu da. Bertan, Arnaldo Otegik, EH Bilduko idazkari nagusiak, hartu du hitza.