HAMAIKA

23 Korrika eta 45 urteren ostean, Korrika antolatzeko behar berberak ditu AEKk

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


45 urte bete dira lehenengo Korrika Oñatitik abiatu zenetik, euskararen aldeko urtebeteko kanpaina moduan jaio zen, baina Korrika sortzeko arrazoiek hor segitzen dute oraindik. Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa eta helduen euskalduntzea lehen lerrora ekartzeko eskatu du AEKk, euskararen etorkizuna jokoan baitago. Bestalde, efemerideaz baliatuta, AEKk Korrikaren sortzaileak eta 1980ko lasterketaren hasieran protagonista izan zirenak omendu ditu euskararen aldeko ekimenaren aurreneko edizioa hasi zen lekuan bertan.